Langabeak garraio eta logistikaren sektorean aritzeko `Aterki' programari buruzko informazio saio bat antolatu du Inguraldek

ERE baten bidez edo enpresa ixteagatik lanik gabe geratutakoak eta emakumeak prestatu eta lanera bideratzeko egin da programa. Uztailaren 26an egingo da, Innobak Beurkoko enpresa zentroko ekitaldi aretoan.

Barakaldo, 2018ko ekainaren 23a

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak ostegun honetarako ¿ hilak 26 -antolatu du `Aterki' Programa azaltzeko saioa, 11:00etatik 14:00etara, Innobak Beurkoko Enpresa Zentroko ekitaldi aretoan (Dolores Ibarruri pasealekua, 82 -  Beurko Zaharra, 38 pab.). Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du programa, ERE baten ondorioz edo enpresa itxi izanagatik lanik geratu gabe geratu diren langileen laneratzea errazteko.   

Inguraldeko lehendakari Danel Solak adierazi du "ekimen interesgarri hau ez ezik sektore sortu berrietako enpresen prestakuntza eta kontratazio aukerak biltzen dituzten ibilbide pertsonalizatuak ere eskaini nahi zaizkiela barakaldarrei".

Enplea Euskadi agentziak egin du Barakaldoko saiorako deia. Agentziak Bilboko Portuari eta MercaBilbaori lotutako garraio eta logistika alorreko enpresekin egiten du lana, eta Aldundiarekin lankidetzan dihardu proiektu hori garatzen Acicae-Euskal Automozioko Klusterrarekin, Cecobi-Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioarekin eta Gaia-Euskal herriko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren  Industria Elkartearekin batera.

Horrez gainera, bertaratutakoei aukera emango die agentziak lau prestakuntza ikastarootan parte hartzeko:

  • D, C eta CAP txartelak lortzeko aukera barne duen merkatugaien eta bidaiarien garraioa
  • eskorga jasotzaile eta zubi garabi makinista
  • biltegi arduraduna
  • eta itsas edukiontziak konpondu eta mantentze lanak egiteko teknikaria.  

"Ikastaroek 40 ¿ 180 ordukoak dira, eta garraio eta logistikaren alorrean aritzeko gaitasuna lortzea dute xede", azaldu du Inguraldeko arduradunak.

ERE batez bidez edo enpresa ixteagatik lanik gabe geratutakoei eta emakumeei zuzentzen zaie informazio programa, eta enplegu aukerak dauzkaten sektoreetan lana aurkitzen laguntzea du xede. Edonork har dezake parte Inguraldeko web orrian, saioari dagokion agenda-atalean izena eman ondoren (www.inguralde.com/).  Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri Enplegu Zentroarekin harremanetan 944 189 044 telefono zenbakira hots eginez.

 

SUBIR